ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri zuenetik 3 urte bete diren egunean, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariarekin izan gara bake prozesua hausnartzen. Otamendiren esanetan urteurren honek badu alde positibo bat, baina baita etsipen puntu bat ere espetxe politikan gobernuek duten jarreragatik. Gobernuen jarreraren aurrean, Euskal Herrian presioa handitu behar dela uste du, modu iraunkor eta sendo batean presoen kaleratze prozesua bultzatzeko.