Berriki kaleratu duen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak liburuan bezala, gai politikoak landu izan ditu Josu Martinezek Bilbo, 1986 egin dituen pelikuletan: Itsasoaren alabak, Sagarren denbora, Prohibido recordar edota Barrura begiratzeko leihoak. Azken honetako protagonistetako bat da, hain zuzen, Madrilen epaitzen ari diren eta Loiolako herri harresian atxilotu zuten Irati Tobar. Euskal Herriko gatazka politikoak zinean duen oihartzunaz gogoeta egin dugu berarekin.