“Zer esan diozu Maiderren amari? Seguru esan diozula anderenoak erderaz egiten duela!”, haur batek amari; eta “Ama, eman egurra”, beste haur batek amari. Zein da egoera baten eta bestearen aldea? Horixe landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gaurko Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin Kontu-n, berriz, UEMAko lehendakari Maren Belastegik ekainaren 14an Tolosan ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunari buruzko xehetasunak eman dizkie.