LOMCE

LOMCE legeari desobeditzeko tresnen inguruko solasaldia LAB-eko eta Sortzen-eko kideekin Desobedientziaren bidez LOMCE legeari nola aurre egin eztabaidatuko dute larunbatean Agurainen (Araba). Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreforma ez aplikatzeko neurriak gida batean jaso dituzte zortzi hezkuntza eragilek: ELA, LAB, EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi eta UEU Udako Euskal Unibertsitatea. Honetaz guztiaz solastu dugu gaur, Aitziber Perez eta Aiora Epelde, LAB eta Sortzen-eko kideekin, hurrenez hurren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude