Gureaz Blai: 60. irratsaioa

“Aizu, mesedez, egin zazu erdaraz! Bestela kanpoan uzten duzu”, esaten badizu zure ahizpak bere familia politikoari erreferentzia eginez, zuk zer egingo duzu? Egoera hori landu dute Nola entzun, hala erantzun atalean Nekane Zinkunegik eta Emun Kooperatibako Ainhoa Lasak. Egin kontu tartean, berriz, Azkue fundazioko teknikari Amaia Ocerin elkarrizketatu dute, fundazioaren webgunearen berrikuntzaz, eta hiztunentzako dituzten baliabideez aritu dira berarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude