Zebrabidea

Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Robert Larrandaburuk ingurumenaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, gaur koloneko minbiziaren aurkako eguna denez, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko prebentzio arduradun Maider Sierraren ahotik entzun ahal izan dugu egiten dituzten topaketa mediko-gastronomikoen berri. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da. Amaitzeko, garapenzalekeriaren kronika egiteko Julio Villanuevak bat egin du gurekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude