Lan bila, ikastera… Zenbat gaztek utzi dute Euskal Herria atzerrira joateko?
Asteartero bezala, Gaidegia-ko Imanol Esnaolarekin solastu dugu gaurkoan eta beste behin ere, oso gai mamitsua proposatu digu: Gazteen ihesa. Datuek egoeraren larritasuna islatzen dute. 2012an 22.000 gaztek baino gehiagok egin zuten alde Euskal Herritik; 2011n baino %12,2 gehiagok.