1980-1995 urteen artean jaiotako Y belaunaldiari erreferentzia egiten dion dokumentalak eztabaidarako hainbat gako eta ideia jartzen ditu mahai gainean. Nolako kezkak dituzte Y belaunaldikoek? Sentitzen al dute beren burua belaunaldi bateko kide? Nola bizi dute trasmisioa edo tradizioaren berrikuntza? Ander Bolibarrek eta Kepa Matxainek egindako lanak zazpi gazteren hausnarketak biltzen ditu. Horietako batekin, BeƱat Sarasolarekin, eta dokumentalaren egile eta info7 irratiko kolaboratzaile den Kepa Matxainekin hitz egin dugu.