Duela hamabost urte Italian Banca Popolare Etica de Padova deiturikoa abian jarri zenetik, Fiare Inbertsio eta Aurrezte Arduratsua Fundazioak hedapen handia izan du, baita Euskal Herrian ere. Fiare kreditu kooperatiba da eta herritarrek behar dituzten finantza zerbitzuak irizpide etikoen arabera egitean oinarritzen da. Gipuzkoako Fiareko kide Beñat Irasuegirekin hitz egin dugu. Bihar Gipuzkoako bazkideen batzarra dute 11:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.