Zebrabidea

Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Gabirel Ezkurdiak Venezuelari buruz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Joana Arakistaini egin diogu, eta Donostiako Emakumeen Etxeaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da eta Ceutan hildako etorkinen auziaz hitz egin digu. Amaitzeko, garapenzalekeriaren kronika egiteko Mikel Alvarezek bat egin du gurekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude