Haur guztien kirola egiteko eskubidearen alde

Irrien Lagunak kluba eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa lanean ari dira ‘Multiaktibitatea’ deituriko programa sustatzeko asmoz. Horri esker, aniztasun funtzionala duten haurrek trabak gainditu eta eskola kiroletan parte har dezakete. Kanpaina bat jarri dute martxan proiektu hau zabaldu eta aurrera eraman ahal izateko behar dituzten baliabide ekonomikoak lortzeko. Eta tartean jaialdi bat antolatu dute igande honetarako Donostiako Victoria Eugenian, Kirolaren irria denontzat deitu diote eta bertan haur guztien kirola egiteko eskubidea aldarrikatuko dute. GKEFko kide Amaia Elizondorekin eta “Multiaktibitatea” proiektuko koordinatzaile Eneritz Maiorarekin hitz egin dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude