LOMCE-ren eta euskal irakaskuntzaren kontrako erasoen aurrean planto egiteko eskatu zien atzo Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak Cristina Uriarte eta Jose Iribas Lakua eta Nafarroako Hezkuntza sailburuei. Eskakizun honi erantzuteko otsailaren 25era arteko epea eman die IAk. Bestela, egun horretatik aurrera mobilizazio egoera iraunkorrean egongo direla iragarri dute. Deialdi honen nondik-norakoak ezagutzeko IAko Antxon Barberia eta Maddi Isasi elkarrizketatu ditugu.