2020ean Eurokopa Bilbon ospatzeko aukerak eztabaida piztu du eta egunotan eragile desberdinek beren posizioa azaldu dute. Guk, ESAIT-en jarrera ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Martxel Toledorekin hitz egin dugu gaur. Toledok esan digunez, ESAIT ez dago 2020ko Eurokopa San Mamesen jokatzearen aurka, baldin eta euskal selekzioa bertan bada.