Asko izango dira hilabete honen amaieran Inauteri giroan sartuko diren herriak, batik bat Nafarroan. Urtarrileko azken asteburuaren segidan ospatuko dira esaterako, Ituren eta Zubietako iñauteriak. Iñauterien esanahiaz, jatorriaz eta batik bat Zubieta, Ituren, Lanz eta Luzaideko inauterien xehetasunez aritu zaigu Karlos Irujo ogibidez erizain baina antropologo ere badena eta baita Ortzadar euskal folklore elkarteko kide ere. Berak egindako lanari esker izendatu ditu herri hauetako iñauteriak kultur ondare Nafarroako gobernuak.