Oroitz Zabala [Ahotsa behar dugu]: “Nafarroan aldaketa politiko eta soziala nahi duten horiei guztiei ahotsa eman nahi diegu”

Ahotsik gabekoei ahotsa ematea. Horixe du xede “Ahotsa behar dugu” komunikazoa proiektu berriak eta bere lan esparrua Nafarroa izango da. Oroitz Zabala proiektu komunikatibo berri honen bultzatzaileetako bat da eta berak nabarmendu duenez “Nafarroan aldaketa politiko eta soziala nahi duten horiei guztiei ahotsa eman nahi diegu”. Noski, horretarako baliabideak behar dituzte eta horiek eskuratzeko crowdfunding kanpaina bat martxan jarri dute. Finantziazio kolektiboaren bidez, otsailaren 21erako 20.000 euro bildu nahi dituzte. Zure ekarpena egin nahi izanez gero, hementxe duzu aukera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude