Ibon Meñika eta Jone Artola (Etxerat) gaurko egunaren analisia

Herrira Mugimenduaren aurkako operazioan atxilotutako Ibon Meñikak Entzutegi Nazionalaren erabakia baloratu du gurean. Positiboki baloratu du bihar ospatuko den manifestazioa, baina azpimarratu du preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria urte osoan zehar landu behar dela. Etxerateko Jone Artola ez du sorpresaz harrapatu debekuak, bere esanetan eskubide urraketak urte luzez pairatu dituztelako. Biharko eguna berezia izango da beretzat, urte luzeen ostean espetxetik atera berri den anaia ere Bilbon izango delako. “Anaiari esan diot biharkoa ikaragarria izango dela, hunkituko dela, handia dela elkartasuna” esan digu Jone Artolak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude