Jabi Sierra (La Posada de los Abrazos): “Gure lana ez da kalean dauden pertsonei laguntzea, baizik eta baliabideak eskaini eta berdintasunean oinarritutako harremana eraikitzea”

Gizarte bazterketaren aurka eta orain bereziki indarkeria matxista jasandako emakumeei laguntza emanez lanean dihardu La Posada de los Abrazos kolektiboak Bilbon. 2003an sortu zen elkartea, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoetan, bazterketa soziala jasaten zutenen aterpe izateko asmoz. Hamar urteotan 500 lagun inguru igaro dira elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetatik; hasieran, gizonak zein emakumeak hartzen zituzten, baina azken urteetan, emakumeei eta haien seme-alabei egin diete arrera, «haiek dituztelako beharrizan gehien». La Posada de los Abrazos elkarteari eman dio Emakundek 2013ko Berdintasun Saria, indarkeria jasandako emakumeak babesteagatik. Bertako gizarte hezitzaile Jabi Sierrarekin hitz egin dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude