Juantxo Zeberio Etxetxipia:

“Eguberri Umama. Basque Christmas Songs”, jazza eta abesbatza uztartzen dituen gabon kanta bilduma da. Umama proiektuaren hirugarren diskoa, 2003an “Umama!” eta 2007an “Umama2” kaleratu ostean dator honakoa, gabon giroan murgiltzen dena. Juantxo Zeberio Etxetxipiak zuzendu eta moldatutako proiektua da: “Jazza eta abesbatza, nik oso ondoan ditudan eremuak dira horregatik oso natural atera zait biak uztartzea baina ez da ezer berria hemen topatuko duzuena, aspaldi iada egin zuten hainbat musikarik”. “Denok ertz asko ditugu, oso poliedrikoak gara. Inoiz entzungo ez genukeen kantu bat gauez lagunekin dantzatzen dugun bezala”. “Gabonak edo neguko solstizioa ziklikoa da, eta kantuak ere joan etorrikoak dira, nire galbaetik igaro ondoren ateratakoak”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude