Txapelketatik baino festatik gehiago duen 2013ko Kopla Txapelketa

Abenduaren 20an ospatuko da VII. Kopla Txapelketa Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Urtetik urtera gero eta sona handiagoa hartzen ari den hitzorduan festa izango da nagusi. Publikoa izango da epaimahaia eta honek erabakiko du nork eramango duen aurtengo zintzarria. Oholtza gainean hamar bertsolari ariko dira: Unai Iturriaga, Juan Mari Juaristi, Agin Laburu, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza, Hodei Barroso, Ane Labaka, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina. Xabi Aizpurua Ugartek eman dizkigu xehetasunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude