Urte honen amaierarako iragarri du Alderdi Popularrak abortoaren lege
berria Estatu espainiarrean. Aldaketa nagusiak bi izango dira:
batetik, haurdunaldiaren lehen 14 asteetan emakumeek ezingo dutela
modu asken abortatu, baizik eta hiru baldintzen barruan (umekiaren
malformazioa, emakumeak arrisku fisiko edo psikologikoa izatea edo
bortxaketa) eta bestetik, adin txikikoek gurasoen baimena beharko
dutela abortatzeko. Aldaketa hauez eta egungo legeaz hitz egin dugu
Oihana Lopez Aborto eskubidearen aldeko Nafarroako asanbladako
kidearekin.