Lasarte-Oria, jatorri anitzen geltoki

Herri anitza, hala definitzen du Gipuzkoako Lasarte-Oria herria bertako udalak. 70 kultura inguru elkarbizitzen. Gipuzkoako herririk anitzena akaso jatorriari dagokionean, eta aniztasun horretatik abiatuta kultura aberastasuna. Aberastasun hori modu egokian kudeatzea, kultura arteko erlazioak ulertzea eta lantzea, eta emaitza positiboak lortzea, erronka horixe jarri dio bere buruari Lasarte-Oriako udalak. Egiten ari diren lanketaren berri eman digute Lasarte-Oriako alkate Pablo Barriok eta migrazio zinegotzi Gorka Lizarragak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude