Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiko finalaren biharamuna dugu gaurkoa. Amets Arzallus txapeldun, Maialen Lujanbio txapeldunorde eta hortxe, gertugertu, hirugarren postuan Igor Elortza. Bizkaitarrarekin izan gara, oraindik ere txapelketaren itzala gainean duela.