Espainiar Konstituzioaren eguna independentziarena bilakatuko da Durangon

Espainiako Konstituzioaren egunean independentziaren aldeko eguna egingo du Independentistak sareak Durangon. Europan «bolada independentista berri baten hastapenak» ikusten dituen honetan, Euskal Herriaren «etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egiteko garaia» dela adierazi Txutxi Ariznabarretak. Biharko, egun osoko egitaraua prestatu du Independentistak sareak. Besteak beste, Martxa Berdea izango da arratsaldeko 17:00tan Landako gunetik hasita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude