Euskararen nazioarteko egunean euskaldun berri bat izan dugu Gakoa saioan. Fakun Aznarez Argentinan sortu zen baina 13 urte daramatza Euskal Herrian. Euskara nola eta zergatik ikasi zuen azaldu digu, eta euskararen inguruan dituen iritziak ere eman dizkigu. Aznarez ek erakusten du, gogoa eta motibazioarekin ongi asko ikasi daitekeela euskara.