Obabako testiguak 18. irratsaioa

Azaroa da, azaroa izatea merezi du, eta gaurkoan azaroarekin lotura estua duen eleberri ezagun bat izan dugu saioaren ardat Truman Capoteren Odol hotzean 1959ko azaroaren 15ean, Kansas estatuko Holcomb herrixkan Cluttertarren familia nola hil zuten azaltzen du eleberriak. Nobela beltzaren eta erreportajearen arteko nahasketa gisa sailkatu daiteke, Capotek berak non fiction novel’ gisara bataiatu zuen. Kontu gehiago ere izango ditugu gurean, ordea. Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrulak bi autore plazaratuko dizkigute Clarice Lispector eta Paula Meehan. Iraitz Ugaldek Aiztoa eta arkatz (rati Jimenez)eta ‘Idazten ari dela idazten duen idazlea Iban Zaldua liburuen komentarioa egingo digu, eta saioaren hondarrean, ITU bandakoek subjektibitate iraultzailearekin lotutako testuak irakurriko dizkigute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude