Entzutegi Nazionalak Ateak Ireki isteko agindua eman du gaur. Adierazpen askatasunaren aurkako erabaki honen aurrean iritzi eta balorazioak bildu ditugu. Kontuz plataformako Patxi Urrutia, Mugitu mugimenduko Julio Villanueva, IAko Ikoitz Arrese, Nafarroako langabetuen plataformako Israel Gonzalez, Eleak mugimenduko Txerra Bolinaga, Irunerriko herri harresiko Maider Caminos, Martxelo Diaz eta Lander Fernandez kazetariak gurean izan dira, baita Inaki Errazkin kazetari eta editorea ere.