Pernando Barrena

Iosu Lizarralde Sortuko kontseilu nazionaleko kideak guardia zibilaren eskutik jazarpena jasan duela salatu du Sortuk prentsaurrean. Lizarralderekin agerraldian Pernando Barrena Sortuko kideak hitz egin du. Gogor salatu du pairatutakoa, hala ere, ez gaudela kasu isolatu baten aurrean adierazi du, espainiako proiektu politikoa inposatzeko estrategiaren barnean baizik. Gainera honi azken asteetan jakindakoak gehitu behar zaizkio. Halaber, Iruñeako zein Gasteizko gobernuek estrategia hau babesten dutela deitoratu du Barrenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude