Sevilla II-ko espetxean gose greban diren euskal presoak “indartsu” daude, baina baraualdiaren ondorioak pairatzen hasiak dira

Sevilla II-ko espetxean dauden hamaika euskal presok, hamaikagarren eguna bete dute gaur gose greban. Espetxe barruan bizi dituzten bizi baldintza gogorrak salatzeko abiatu zuten borrokaldia eta senideek baieztatu digutenez, hainbat preso sozialek ere baraualdiarekin bat egin dute. Guk, gose greban dagoen Txus Goikoetxea preso arrasatearraren bikotea, Onintza Lopez de Munain elkarrizketatu dugu Kalegorrian. Lopez de Munainek azaldu digunez, presoak “indartsu” daude eta gose grebarekin segitzeko asmoa dute, nahiz eta, baraualdiaren ondorioak pairatzen hasiak diren. Kalean mobilizazioak deitu dituzte gose grebalarien herrietan. Ostiralean adibidez, Arrasaten giza-katea egingo dutela baieztatu digu Onintzak eta Algortan, ostiralean ere, eskualde mailako mobilizazioa deitu dute 20.00etan Telletxe plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude