Errigora: Euskara eta bertako nekazaritza uztartzen dituen proiektua

Errigora kanpainaz aritu gara gaur Xabier Gojenola eta Peru Aranbururekin. Nafarroa hegoaldetik datorkigun proiektua da Errigora eta bi helburu nagusi ditu: Erriberan euskararen erabilera sustatzea eta bertako nekazaritza indartzea eta bultzatzea. Horretarako kanpaina zehatza jarri dute martxan. Nafarroako Erriberako produktuak
salgai jarriko dituzte, azaroaren 14a bitarte, aldi berean nekazariak eta euskalgintzan ari diren hainbat elkarte laguntzeko. Besteak beste, Euskal Herri osoko ikastoletan eta AEKren egoitzetan eskatu daitezke saskiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude