Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur haizeak hegotik jarraituko du eta gaur pixka bat mugitu ere egingo da, batez ere goiz partean. Bero lamadatxoa ekarriko du kostaldera, tenperaturari gora eraginaz. Arratsaldean haizea apur bat baretuko da, baina hegotik segituko du, brisa mugitu gabe. Hodei bakanak eta oso goian; euri mehatxurik ez. Atlantikoko borraska biraka, Penintsulan sartzeko asmorik gabe.
Bihar aldaketa handirik ez. Haizea hegotik gaur ere, baina sartalderagotik. Tenperatura beheraxeago, beraz. Hodei gehiago ekarri ere bai. Horiek eguerdi aldera euri tantaren batzuk bota ditzakete nonahi, baina oso gutxi. Arratsaldean garbitzera egingo du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude