Martxelo Diaz [Naiz.info]: “Horrelako ekimenak kontatzeko egin ginen kazetari”

Atzo Iruñean osatu zuten “Herri harresia” berezia da Nafarroako hiriburuan izan zelako eta, batez ere, jazarpen polizial izugarriaren gainetik, ia 12 orduz “Askegunea” mantentzea lortu zelako. Eta berezia izan zen ere, egindako lan komunikatibo herritarrari esker Nabarrerian osatu zen “Askegunea”-k oihartzun oso zabala izan zuelako, bai sare sozialetan eta baita hedabide nagusietan ere. Hain zuzen, horri buruz galdetu diogu gaur, Martxe Diaz Naiz.info agerkari digitaleko kazetariari. Martxelok nabarmendu duenez, komunikabide herritarrek egindako lanari esker “Iruñeako Askeguneak hedabide handien harreta bereganatu zuen atzo”. Martxelok, Ateak Ireki, Argia, Berria edota Info7 Irratiko lankideek bezala, egun osoa pasa zuen Nabarrerian gertatzen zenaren berri ematen. Dudarik gabe, egun gogorra izan zen atzokoa, baina Naiz.info-ko kazetariak nabarmendu duenez “horrelako ekimenak kontatzeko egin ginen kazetari”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude