Martxan da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. Pasa den larunbatean onartu zuten zirriborroa Donostian egindako asanbladan. Bertan 37 eragile sozial eta sindikal elkartu ziren, guztira 110 lagun. Orain, zirriborroa herrietara eta eskualdeetara eramango dute ahalik eta herritar gehienen ekarpenak jasotzeko. Abenduaren 14an egingo dute hurrengo asnblada. Honen inguruko xehetasunak eman dizkigute talde sustatzaileko Edurne LarraƱaga eta Xabier Barberrek.