Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur hego puntuko haize boladatxo batek tenperaturari gorantz eragingo dio kostaldean ere. Arratsaldeko ipar brisak kostaldea apur bat goxatuko du, baina bero sargoria bertan ere nabarituko da. Berotzar galanta hegoaldean. Ekaitzak suspertuko ditu bero lamadatxo horrek. Nonahi egongo da ekaitzen bat edo beste lehertzeko arriskua, baina Pirinio aldean nabarmenduko da gehien.
Bihar tenperaturaren aldetik aldaketa gutxi nabarituko dugu, kostaldean ere beroa nabarmenduz. Trumoi hodei batzuk egongo dira zeru sabaian, baina ostarteak nagusituko dira egunean zehar. Oraingoan ekaitz arriskua kostaldean nabarmenduko da gehien. Antizikloiaren babesarekin, uda giro bikaina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude