Hur Gorostiaga SeaskaHezkuntza Ministroak hitzordua eman arte hementxe segituko dugu

Seaska-ko gurasoek PS alderdiak Baionan duen egoitzan segitzen dute eta Hur Gorostiaga, ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko presidenteak Info7 Irratian adierazi duenez “Hezkuntza Ministroak hitzordua eman arte hementxe segituko dugu”. Asteazkenean okupatu zuten alderdi sozialistaren egoitza ikastolen etorkizuna bermatu dadila exijitzeko eta Baionako suprefetaren mehatxuak salatzeko. Gaur eguerdian bertan hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute Baionako PS alderdiaren egoitza aurrean Seaskako gurasoei elkartasuna adierazi eta soluziobide bat eskatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude