Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur borraska kumea berton kokatuta, euritarako joera nabarmena. Hodei sendoak goibel guneekin, eta zaparrada mardulak noiznahi. Haize nahasia nora ezean eta ahul samar; goiz partean hego ukituarekin, baina arratsaldean iparrekoarekin. Tenperaturak zertxobait irabaz lezake, baina giro busti horrekin ez dugu epeltasun handirik sumatuko. Euskal Herri osoan berdintsu.
Bihar depresioa Kantauri gainean balantzaka, eta eguraldi nahasia utziko digu. Ostarte laburrak eta zaparrada trumoitsuak noiznahi eta nonahi. Haizea nora ezean, ahul samar eta tenperatura berdintsu edo goraxeago. Iluntzerako hobetzeko itxura hartuko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude