“Eman hartu nahi duzun mundua” lelopean Mundumob ekimena martxan da

Larunbatean, Orendainen abiatu zuten Mundumob ekimena Gipuzkoa Zero Zabor ekimeneko kideek eta herri txiki hau ez dute kasualitatez hautatu. GZZko Ainhoa Arrospidek nabarmendu duenez “ Orendain Euskal Herriko lehenengo Zero Zabor herria da” eta “Mundumob hemen abiatuta, orendaindarrei ahaleginaren aitortza egin nahi diegu”. Ekimen honen bitartez, Gipuzkoa Zero Zabor plataformako kideek “iraunkortasunaren aldarrikapena” Gipuzkoa osoara zabaldu nahi dute eta beti bezala, modu alaiean egingo dute hori. Gipuzkoa Zero Zabor ekimeneko Ainhoa Arrozpidek azaldu digu guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude