Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur hobera egingo du nabarmen. Goizeko behe lainoak berehala desegingo dira eta erabat garbi geratuko dira bazterrak. Haizeak leun joko du ekialdetik, baina arratsaldean ipar ukitu apur batek oztopatuko du pixka bat tenperaturaren igoera. Hala ere, epeltasun puntu egokia harrapatuko du. Eguzkiak dotore zeharkatuko du zeru urdina. Eguraldi polita eta giro atsegina.
Bihar eutsi egingo dio hobetzeko joerari. Bazter guztiak garbi eta txukun, eguzkiari leku ederra jarriz. Ekialdeko haize leunak ipar ukitu apur bat ibili arren, tenperaturak irabazi egingo du epel puntu goxoa harrapatuz. Egoera iraunkorra izango dela dirudi gainera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude