Egoi Alberdiren azken oihuak atxilotu aurretik

Ia 1000 lagunek parte hartu dute gaur Askegunean osatu den Herri-Harresian. Helburua argia zen: 6
gazte auziperatuen atxilotzea ekiditea edo gutxienez, ahalik eta gehien oztopatzea hauen atxiloketa.
Eta Askeguneko kideek helburua bete dutela esan daiteke, izan ere, Ertzaintza bi ordu inguru behar
izan ditu Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernández eta Ekaitz
Ezkerra atzemateko. Amaia Zurutuza kazetariak, atxilotu aurretik Egoi Alberdik egin dituen azken
oihuak jaso ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude