ELB sindikata, Arrapitz federazioa, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Euskal Herriko interAMAP elkarteek bultzatuta “Lurzaindia” elkartea aurkeztu zuten asteazkenean Baionan. Guk elkarteko zuzendaria den Marie-Christine Elizondo laborariarekin hitz egin dugu eta beran nabarmendu duenez “laborantza lurrek jasaiten duten espekulazioaren kontra indar gehiagorekin borrokatzeko ahala emanen du forma berri honek”. Elizondoren hitzetan “elikatzen gaituen ama lurra ondasun koletiboa bilakatzea eta espekulazioaren merkatutik ateratzea” da Lurzaindiaren lehentasuna.