Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur eguraldi polita izango dugu gaur. Hasieran erabat garbitu ezinean, baina laino maskal horiek desagertuz joango dira, eta bolada batean oskarbi geratuko da. Egun osoan ateri, eta zertxobait epelago. Eguzkia saiatuko da bazterrak apur bat goxatzen, baina elur gaineko hego haize txiki hori petral samarra egingo zaigu. Gauerako, fronte txiki batek euria ekarriko digu berriro.
Bihar frontea igaroko da gauean eta horrek utzitako lardaskeriak hartuko du eguerdira artekoa. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean, eta arratsaldean hegotik jarri nahian, onalditxo modukoa sumatuko dugu. Tenperatura apur bat gorago, batez ere arratsaldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude