Askatasun sindikalaren kontrako eraso berri bat Nafarroan

Orikain herrian kokaturik dagoen Leadernet enpresan gertaturikoa kontatu digu Eneko Reketibate LABko kideak. Azaldu digunaren arabera, langileek hauteskunde sindikalak antolatzea erabaki zutenean enpresako jabeak bost kaleratze iragarri zituen. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur enpresa atarian eta kaleratzeak bertan behera utzi arte mobilizaziokein segituko dutela esan digu LABko kideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude