San Markos eta Debagoienako mankomunitate, udal eta herri mugimenduetako kideak Katalunia aldean ibili dira joan den astean Europako herrialde horretan hondakinen kudeaketa nolakoa den bertatik bertara ikusten. Zaborra etxez etxe eta atez ate nola biltzen duten, nola tratatzen duten… jakin nahian izan dira, berziklaketa maila ikaragarriak erdietsi dituen kudeaketa sistema behatzen. Imanol Azpiroz San Markos Mankomunitateko lehendakari ordea eta Unai Agirre Zubieta Lantzen plataformakoa izan dira geurean esperientzia hori lehen eskutik kontatzen.