Kanpaina ofiziala datorren astean hasiko den arren, aspalditik daudela kanpainan esan digu Xabier Aierdik. Martxoaren 1ean, hainbat alderdik hartuko dute parte horietan, eta ikuskizun dago nork irabaziko duen, EAJk saltzen duen Ibarretxeren kudeaketak edo PSEko “aldaketak”. Bien bitartean, Alderdien legea profitatuz, Ezker Abertzaleak oso zail izango du parte hartzea. Bukatzeko, krisi ekonomikoak hauteskunde horietan izan dezakeen eragina aztertu du Xabierrek.