Podcasta bazkidetza bidez gailu eramangarri (mp3 jole eta abar) eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Fitxategi horiek erabiliz, geure irrati propioa – irratia kartara – sortzeko aukera esku-eskura dago. Horretan datza, hain zuzen, podcasting-aren – podcasten zabalkundea – eta irrati-zabalkundearen arteko aldea: audio-fluxua entzulearengana mekanismo zentralizatu baten bidez bideratu ordez, entzulea bera da podcasten bila doana. Podcastlariek beren audio fitxategiak sortzen dituzte, irratiko ohiko saioen antzera. Entzuleei dagokie, ordea, leku ezberdinetara bazkidetuz euren erreproduzio-zerrenda osatzea.
Bi eragile argi daude beraz:
- Interneten beren audio nahiz bideo fitxategiak argitaratzen dituztenak (podcastlariak)
- Fitxategi horien bila joaten diren entzuleak, podcastzaleak.
Hitzak jatorri ingelesa dauka: iPod eta broadcast (emanaldia ingeleses) terminoen batura da askoren ustez, eta beste batzuen aburuz, berriz, pod (zorro, leka, ingelesez) eta broadcast terminoen artekoa.
Podcasta sindikatzeari podcasting esaten zaio.