Gora Iruñea plataformak Iruñea eguna antolatu du biharko. Jai herrikoien aldeko bidean urrats bat gehiago izango da. Aurten Gora Iruñea saria gazteriari eskainiko diote; jai herrikoien alde egiten duten lanagatik, eta aurten bereziki gazteria iruñerrian pairatzen ari den jazarpenaren aurrean babesa azalteko asmoz.