Josu Juaristi GARA egunkariko zuzendariarekin eutsi diegu AEBetako hauteskundeen lehen emaitzei. Barak Obamak kanpainan esandako guztiak betetzeko gai den ala ez orain ikusiko dela adierazi du Juaristik, eta zaila dela iragarri duen aldaketaren mezua praktikan gauzatzea. Irak, Afganistan, krisi ekonomikoa… aldaketaren bidean frogak.