Greba eguna izan dute gaur Baionako Ganberaren baitan lan egiten duten langileek. Jean Claude Mailharinek, Ganberako enpresa txikien zuzendariak, Ipar Euskal Herriko erabaki erakunde garrantzitsuenetarikoaren etorkizunaz hitzegin digu, eskuduntzak Bordelen zentralizatu eta Baionako Ganbera bulego soil gisa geratzeko arriskuan baita.