Zuzendaritza berriarekin aldaketa sozio politikorako prest LAB sindikatua

VII. Kongresua burutzen ari da LAB sindikatua Barakaldoko BECen. Rafa Diezek Ainhoa Etxaideri utzi dio tokia idazkaritza nagusi karguan baina horrez gainera, zuzendaritza talde berrian emakumezkoek eta gazteek presentzia handia izango dute. Bildu diren 500 delegatuen artean besteak beste, %94ko babesarekin aurrera atera da ponentzia sozio politikoa, sindikatu abertzalearen estrategia sozio politikoa zehazten duena. Aldaketaren motore izan nahi du LABek eta horretarako barne kohesioa agerian geratu da kongresu honetan. Txutxi Ariznabarreta komunikazio idazkari ohiak eman dizkigu azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude