Atzo egindako galdeketen biharamunean, Gure Esku Dagoko eledun Angel Oiarbidek nabarmendu duenez, «askotan portzentaietan geratzen garen arren, galdeketa hauen helburua erabakitze eskubidearen eta estatus politikoaren eztabaida jendarteratzea da». Erreferendum lotesle baterako bidean «pauso garrantzitsu bat baino ezinbestekoa» izan da atzokoa. «Ziklo berri batean» sartu eta barne hausnarketaren ondorioak otsailean aurkeztuko dituzte, erabaki ahal izateko estrategia eta pausuak zein izango diren definitzeko.