‘Erraustegia gelditu’ lemapean manifestazioa deitu dute eragile ezberdinek biharko Gipuzkoako hiriburuan, tartean Gurasosek. Joxe Mari Izeta eledunak «oraindik erraustegia geratu daitekeela» aldarrikatu du. Hitzartu ekimenaren baitan, datuen azterketa kaleratu berri du Gurasosek. «%110eko gaindimentsionamendua du Zubietako errauskailuak eta honen 1.000 milioi euroko gastua 35 urtetan ordainduko dugu gipuzkoarrok hondakinen tasen bidez» salatu du. Eragile bakoitzak bere arrazoiekin, baina «batasun handia» lortu dute biharko protestarako.